pero badu, bada

Hizkuntza bateko hiztunak beren hizkuntza imajinatu eta berregiteko gauza ez direnean, hizkuntza horrek ez du gatzik, ez piperrik. Ez du adierazkortasun handirik. Ez du libertitzeko balio. Ez du sentitzeko balio. Ez du bizitzeko balio. Eta, bistan da, bizitzeko balio ez duen hizkuntzak ez du ezertarako balio.

MANTXUTwww.argia.com/mantxut/

Informal edo In Formol?

MANTXUTwww.argia.com/mantxut/

Zertan da bestelakoa maitasuna euskaraz, errusieraz, flandeseraz edo koreeraz egitea? (…) Teorian posible bada ere, maitasuna nekez egiten da isilik edo esperantoz.

George SteinerMy Unwritten Books, 2008

Hainbeste hiztegi arauemaile, ez dakit zertarako. Hitzen definizioa alferrikako lana da. Hitzak, definitu beharrean, zalantzan jarri behar dira aldiro.

Joseba SarrionandiaHitzen ondoeza, 1997

Oro errana da, aspaldidanik. Oro errana dela ere errana da. Oro errana da, bada, ezinbestean. Oro errana da, baina ez nik.

Angel Erro“Epigramak: X” Eta harkadian ni, 2002

Izkiria ezazu hiztegi propio bat, azken plazerretako bat da.

Joao Vagalume/Joseba SarrionandiaHitzen ondoeza, 1997

Hiretzat goli kherautzen dinat erromeetako gazin mindroa ene muirako mandro londoa mol loloena ene khertsiman.

Jon MirandeKama Goli [1950 inguru] (Orhoituz, 1997)

Herri basatiak beren hizkuntzan betikotzen dira, hau da, ideia berririk ez dutelarik, hitz berrien edo adierazpide arrotzen premiarik ez balute bezala; baina beste herri batzuek, ordea, gurea bezala, etengabe bilakatzen direlarik, bazter guztietatik ateratzen dituzte hitzak, irakasleak sutan jartzen dituzten hitzak, europar boxeo-irakasle bat sutan jartzen den bezala gaizki boxeatzen duen mutil batek bere ikasle bat jipoitzen duelako, nahiz eta ikaslea, teknikoki, borrokalari biribila izan.

Roberto ArltAguafuertes porteñas, 1933

HITZEN DEFINIZIOA. Hainbeste hiztegi arauemaile, ez dakit zertarako. Hitzen definizioa alferrikako lana da. Hitzak, definitu beharrean, zalantzan jarri behar dira aldiro.

Joseba SarrionandiaHitzen ondoeza, 1997

Duela berrogei edo hogei urteko egoera ezberdina zen. Orain errealistagoak izan behar dugu. Hizkuntza gozatzeko da, eta ez «hau ez!, hau ez!» ibiltzeko. Hizkuntza kontuetan, gaur egun poliziarena egitea kalterako da. Hori bai, jakin behar da zer den euskara ona eta zer euskara txarra.

Ibon SarasolaEl Diario Vasco egunkarian Felix Ibargutxiri (31-VII-2011)

Euskaraz bizitze hori, ehuneko honenbesteko handi batean, D ereduko bizimodu bat aukeratzea da (edo euskal adarren batetik zintzilik dabilen tximinoaren papera egitea), konzientzia izeneko poliziak bere buruarentzat egiten duen aukera bat, ohartuki, deliberatuki, txintxoki. Baina eredutik kanpora, badakigu, errekreoa dago, jolas-ordua, eta kalea, eta bihurrikeria, eta han ereduak ez du indarrik, ehuneko honenbesteko handiegi batean.

Iñaki SegurolaGaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, 2005

Euskararen ahozko erabilerak kezkaturik gaitu. Hala ere, ez dut neurri bereko arrangurarik sumatzen kultur ohiturei loturiko erabileraz. Euskaldunok euskaraz guti mintzatzeaz gain, are gutiago dugu irakurtzen, are gutiago idazten, are gutiago euskarazko produktuak kontsumitzen. Arrazoi franko daude horretarako eta denek dute nolabait ikustekoa ahalegin erantsiarekin. Eta ahalegin erantsia diodanean (…)ahalegin fisikoaz ere ari naiz. Euskal literatura ez da nonahi aurkitzen, ezta euskal musika ere. Haren bila joan behar duzu, halako toki "berexi" batzuetara. Berdin gertatzen da euskal zinearekin edo euskal antzerkiarekin: ordu guti jakin batzuetara eta toki guti jakin batzuetara mugaturik egoten da haien eskaintza, eskaintzarik dagoenean. Interneten edukiak urriak dira, eta bertze alor batzuetan-bideo-jokoak eta...- alferrik da bilatzea, ez baita deus.

Aingeru EpaltzaNik ez dut amets handirik, 2005

Ez dago erdararik ez dakien euskaldunik. Beraz, euskaldunak euskaraz egiten badu hala nahi duelako da, euskara lehenetsi duelako, nahiz eta horrek komunikazioan ondoriorik izan dezakeela jakin. Estres linguistikoa esaten zaio norekin, non, noiz, zein hizkuntza aukeratu erabaki beharrari. Hizkuntza bakarra dakienak ez du zalantzarik; eta dakien hizkuntza hizkuntzarik boteretsuena bada, ez du izaten berea erabiltzeko zilegitasunaz dudarik. Ez du izaten estres linguistikorik.