Baina ez ezazue, baina ez ezazue, baina ez ezazue, ez ezazue tapa gizonaren ahoa. Hitzaz balia dadin, hitzaz zerbitza dadin. Honela konpreni dezazuen zertarako jaiotzen den mundura.

Gabriel ArestiGizonaren ahoa (Harrizko Herri Hau, 1971)

Alfabetoak

Alfabetoak pentsa litekeen guztia ikur gutxi batzuen bitartez adierazteko ahalmena ematen du. Hizkuntza bakoitzak modu berezian erabiltzen du alfabetoa. Alfabeto latinoa da idazketa alfabetikoaren sistemarik ezagunena. Euskararen alfabetoa latinoa da, eta 27 letra ditu.

Braille

Braillea ukimenaren bidezko irakurketa eta idazketa sistema da, itsuentzat pentsatua. XIX. mendean asmatu zuen gazte itsu batek, Louis Braille frantsesak. Kode bitarraren aurrekari zuzena da.

“Dabillan harriari etzaika goroldiorik lotzen”(Axular, 1646)

“Dabillan harriari etzaika goroldiorik lotzen”

(Axular, 1646)Biografia ikusi

Keinu hizkuntza

Ikusi bideoa

Braille

Biko kodea

01000100 01100001 01100010 01101001 01101100 01101100 01100001 01101110 00100000 01101000 01100001 01110010 01110010 01101001 01100001 01110010 01101001 00100000 01100101 01110100 01111010 01100001 01101001 01101011 01100001 00100000 01100111 01101111 01110010 01101111 01101100 01100100 01101001 01101111 01110010 01101001 01101011 00100000 01101100 01101111 01110100 01111010 01100101 01101110 00001101 00001010

sms

dbln hrriri etzk grldiork ltzn

“Gero” liburutik hartutako esaldia. 1643an Pedro Agerre “Axular”ek idatzia. Euskal literaturaren klasikorik handienetakoa da “Gero” liburua.

Linguae Vasconum
Primitiae

Inprimatutako lehen euskal liburua. 1545. Egilea: Bernart Etxepare.

Bernat Etxepare 1480 inguruan jaio zen Garazi aldean, eta 1545an hil zen. Eiheralarreko erretorea eta Donibane Garaziko bikarioa izan zen. Etxeparek liburu bakarra argitaratu zuen, Linguae Vasconum Primitiae. Liburua Bordelen inprimatu zen 1545ean, eta poema sorta bat da. Poema gehienak erlijio-gaien ingurukoak dira, baina badira amodiozko kanta sutsuak, sexuaren gorazarreak eta bere kartzelaldiari buruzko poemak ere. Etxeparek oso argi ikusi zuen bere lanaren garrantzia. Izan ere, liburuko azken bi poemek euskaraz inprimatutako lehen liburua izatearen harrotasuna adierazten dute. Gaur egun ere maiz kantatzen dira.

Komunikazioa Inkomunikazioa

Hizkuntzak sortzeko gaitasuna da gizakiaren funtsezko ezaugarria. Lengoaiak egiten gaitu pertsona. Hizkuntzak, eta bere hizkera guztiak, gizakion adierazpide dira. Badena, izan zena, izango dena eta izan litekeena adierazteko balio dute. Baita izan ez litekeena ere. Garrasitik kanturako tartean, etengabe urratu zituen Mikel Laboak komunikazioaren eta inkomunikazioaren arteko mugak.

Biografia ikusi

Sistema bitarra

0 eta 1 digituak soilik erabiliz edonolako dokumentuak gorde eta heda daitezke bikoa edo bitarra esaten zaion sisteman. Kode berbera erabiltzen da idazkiak, irudiak eta soinuak finkatzeko. Biko sistema dago ordenagailuak programatzeko erabiltzen diren mintzairen oinarrian, eta funtsezkoa da gaur egungo komunikazio, harreman eta trukeetan. Kode bitarrean erabiltzen ez den hizkuntzak arazo larriak izango ditu bizirik irauteko.

01000100 01100001 01100010 01101001 01101100 01101100 01100001 01101110 00100000 01101000 01100001 01110010 01110010 01101001 01100001 01110010 01101001 00100000 01100101 01110100 01111010 01100001 01101001 01101011 01100001 00100000 01100111 01101111 01110010 01101111 01101100 01100100 01101001 01101111 01110010 01101001 01101011 00100000 01101100 01101111 01110100 01111010 01100101 01101110 00001101 00001010

“Dabillan harriari etzaika goroldiorik lotzen”(Axular, 1646)

Keinu hizkuntza

Keinuka ere komunikatzen dira gizakiak. Hotsen eta hitzen pareko diren keinuak konbinatuz, esaldi antzekoak eratzen dira. Keinu bidezko mintzairak era askotakoak dira, eta hizkuntz aniztasunaren alderdi garrantzitsua dira. Gormutuen arteko komunikaziorako erabiltzen dira.

Mikel Laboa

Donostiarra, 1934an jaioa, Mikel Laboak aldi berean jardun zuen bere profesioan —haur-psikiatra— eta musikagintzan. XX. mendeko euskal musikagile-abeslari nagusietako bat izan zen, eta bere obran bat egin zuten herri-abesti berreskuratuek, literatura-inspirazioak —Bernardo Atxaga, Xabier Lete, Joseba Sarrionandia edota Gabriel Arestiren poemak egokitu zituen—, eta lan esperimentalak. Azken horietakoak dira, besteak beste, "Baga Biga Higa" eta "Lekeitio" izeneko sailak. 2008an hil zen.

Bernart Etxepare

Bernat Etxepare 1480 inguruan jaio zen Garazi aldean, eta 1545an hil zen. Eiheralarreko erretorea eta Donibane Garaziko bikarioa izan zen.

Etxeparek liburu bakarra argitaratu zuen, Linguae Vasconum Primitiae. Liburua Bordelen inprimatu zen 1545ean, eta poema sorta bat da. Poema gehienak erlijio-gaien ingurukoak dira, baina badira amodiozko kanta sutsuak, sexuaren gorazarreak eta bere kartzelaldiari buruzko poemak ere.

Etxeparek oso argi ikusi zuen bere lanaren garrantzia. Izan ere, liburuko azken bi poemek euskaraz inprimatutako lehen liburua izatearen harrotasuna adierazten dute. Gaur egun ere maiz kantatzen dira.

Pedro Agerre, "Axular"

Urdazubin jaio zen (Nafarroa) 1556. urtean, eta bere jaiotetxearen izena hartu zuen (Axular). Lehen ikasketak bertako San Salbatore monasterioan egin zituen, eta Salamancako Unibertsitatean osatu zituen. Hantxe graduatu zen Teologian.

Hogeita hamar urte zituela apaiztu zelarik, 1600. urtean Sarako erretore izendatu zuten, eta hantxe bizi izan zen 1644an hil zen arte. Urtebete lehenago “Guero” argitaratu zuen, bere prosaren edertasuna eta kalitatea direla medio, euskal literaturaren egile nagusietako bat bihurtu zuen obra.