Bloga

Xabier Amuriza, badubadatzen

Xabier Amurizak ‘badu bada’ bisitatu zuen martxoaren 19an, Bizkaiko kopla zaharrez jarduteko eta, jakina, Bizkaiko kopla zaharrak kantatzeko.

Xabier Amuriza kopla zaharrak kantatzen

Hala, aukera paregabea izan genuen herri literaturaz, hau da, herriko plazan jasotako bertsoez lagun artean gozatzeko: herri kantuak, kopla zaharrak, erromantzeak, ipuinak, bertsoak… Gehienak XIX. mendean zehar sortuak dira, baina badira XX. mendearen hasiera ingurukoak ere. Izenak berak dioenez, Bizkaiko kopla zaharrak Bizkaian edo bizkaieraz jasotako antzinako koplak dira; erromerietakoak edo dantzarakoak dira ugarienak eta, seguruenik, politenak eta piperdunenak.

Volver