Bloga

Itxaro Borda, Goizalde Landabasorekin solasean eta “Makinak hizketan dabiltzanean”

Martxoaren 5ean Itxaro Borda, Goizalde Landabasorekin solasean aritu zen. Poemak, eleberriak, zutabeak, kantak… horiek guztiak jorratu ditu Itxaro Bordak. Goizalde Landabaso kazetariak gidatu gintuen Itxaro Bordaren unibertso literarioan bidaia eginez, hor ez baita mugarik, ala bai?

'Badu, bada' erakusketaren atal bat

Martxoak 6an berriz, “Makinak hizketan dabiltzanean” saioa izen genuen. Aspaldiko erronka da izaki bizigabeei berba egiteko eta gizakion berba ulertzeko gaitasuna ematea. Hitzaldi honetan, gizakion ahotsa era artifizialean sortzeko egin diren hainbat saiakera aurkeztu ziren, erabilitako tekniken deskribapenarekin batera. Halaber, birpasatu genituen testu bat mezu akustikoan zelan bihurtzen den eta gaur egungo teknikak zelan erabil daitezkeen. Azken finean, ahotsaren tratamendu digitalak eskaintzen dituen aplikazio-bide ugarietariko batzuk aurkeztu genituen. Hizlaria: Inma Hernaez Rioja EHUko irakasle katedraduna izan zen, Seinale eta Komunikazioen Teoriaren arloan. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan dihardu irakasle.

Volver