Bloga

Fran Lasuenen bisita berezia

Fran Lasuen musikariak apirilaren 9an ‘badu bada’n egingo duen bisita gidatura etorri nahi?

Fran Lasuenek bisita gidatu berezi bat egingo du ‘badu bada’ erakusketan datorren asteazkenean, apirilaren 9an, 19:00etan.

Erakusketak dituen hamar gune horietan zehar, musikari eta konposagileak bere esperientziatik abiaturik, “sorkuntza artistikoa euskeraz mundu globalizatuaren merkatuetan” aztertuko du.

Bisita hain berezi hau egin nahi dutenak AlhóndigaBilbaoko Jarduera Osagarrietarako Zentrora (erakusketa dagoen tokira) etorri besterik ez dute, 19:00etan. Itxaroten zaituztegu!

Fran Lasuen

Volver