Bloga

‘Badu, Bada’ AlhóndigaBilbaora helduko da

‘Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean’ AlhóndigaBilbaon izango da otsailaren 24tik maiatzaren 4ra.

Badu, Bada erakusketak AlhóndigaBilbaon izango duen espazioan, hainbat esparruri lotutako jarduerak gauzatuko dira: zientzia eta teknologia, arte biziak, sorkuntza literiarioa, gazteak, hiri-espazioa, hizkuntza bateko dialektoen arteko eta hizkuntza horren eta beste batzuen arteko elkarbizitza…

Jarduera Osagarrietarako Zentroan (1. eta 2. solairuak) kokatuko da erakusketa hurrengo ordutegian:

Astelehena: itxita
Asteartea – igandea: 11:00 – 20:00
Ostirala, larunbata, jai-egunak eta bezperak: 11:00 – 21:00

Sarrera doanekoa izango da, baita bisita gidatuak ere:

Ikastetxeak, Hizkuntza-eskolak eta Euskaltegiak
Otsailaren 25etik apirilaren 30era, asteartetik ostiralera: 10:00, 11:00, 12:00, 16:00 eta 17:00 / 60 min
Euskaraz eta gaztelaniaz

Jende guztiarentzat
Otsailaren 28tik maiatzaren 2ra
Ostiraletan
18:00 euskaraz / 19:00 gaztelaniaz

¡AlhóndigaBilbaon itxaroten zaitugu! Informazio gehiagorako gurekin jar zaitezke harremanetan alhondigabilbao@alhondigabilbao.com helbide elektronikoan eta 944 014 014 telefonoan.

Volver