Bloga

Badu Bada liburu handi bat bezalakoa da

Badu Bada liburu handi bat bezalakoa da, hizkuntza anitzez idatzita egoteaz gain, irakurtzeko geruza asko dituena, erakusketan eremu babestu eta antolatutik at irteten diren luzapenak bezalakoak, mundu errealean nahastuz. Adar hoietariko bat izan nahi du komiki tailer honek, non denon artean talde handi bat osatu dugun bi orduz, batzuk besteongandik ikasteko, elkarlanean aritzeko, eztabaidatzeko, marrazteko, ezabatzeko, idazteko, jolasteko… euskaraz.Ilustración de Pernan Goñi

Mutil eta neskak gustura asko gelditzen dira Alhondigako gune ia ez-kolonizatu honetan, erakusketaren aretoetatik ixilik dabilen gidak eta bestelako pertsonalak babestuta, gurasoek lasaituta, ordu pare bat beraientzako bakarrik daukaten bitartean. Tailerra 11,30etan hasten da eta 13,30ak pasata arte ikasleek ez dituzte arkatzak soltetan.

Komiki-lenguaia eta marrazketa kontzeptuak lantzen dira. Nik konposaketa, biñetak, kaligrafia, perspektiba, argi-ilunak, koloreak eta halako gauzak erakusten dizkiet, eta haurrek niri irudimena. Benetan diotsuet nik irabazten dudala.

Erakusketa bisitatzen dugu iPadei arreta berezia jarriz, nola ez, haurrek erakarpen handia sentitzen dutelako gailu ditxoso hauengatik, eta baita ere marrazki bizidunak eta korrika eta saltoka (apur bat) ibili daitekeen guneetatik. Mutil eta neskei kostatu zaie euskaltegiaren instalazioa zer zen asmatzea…

Orokorrean, poztasun handia izan zen niretzat lehen saioa bukatzean, etorri zirenak horren ongi pasatu zutela ikustea, berriz etortzeko asmoa zutela eta marrazkiak beraien gurasoei erakusten zizkietela, harro.

Pernan Goñi.

Volver