Bloga

‘badu bada’ komiki tailerraren bigarren eguna

Joan den larunbateko komiki tailerraren bigarren saioa erabateko arrakasta izan zen. Marrazketa jolasak eta ariketa asko egin genituen, partaideek proposatutako ideiak eta gauzak marraztuz. Gero, gai batzuk asmatu genituen (piratak, zonbiak, eguraldia, Halloween…) eta bakoitzak nahi zuen gaiarekin komiki labur bat egin zuen. Plastilina ere erabili genuen hainbat gauza irudikatzeko, eta gero plastilinazko objektua margoekin eta arkatzekin konposizio handi batean integratu… Eta honelako esperimentu asko egin genituen, ikusi argazkiak! Oso pozik irten ginen danok eta mutil batek bere gurasoei beste egunean ere berriz ekartzeko eskatu zien!

Pernan Goñi

Bilbon, 2014ko Apirilaren 14ean

Volver