Badubadatzen

Irakurketa erraza euskaraz: liburu aurkezpena

GAUMIN argitaletxeak Irakurketa Errazeko euskarazko lehen testuak editatu ditu, AlhóndigaBilbaoren lankidetza eta babesarekin.

Lankidetza honen bitartez, euskarazko lehen lanak argitaratu dira, eta bi bilduma osatu dira: alde batetik, katalanezko jatorrizko testuen euskarazko itzulpenen bilduma; bestetik, euskarazko jatorrizko testuak, irakurketa errazaren pausoei eta ezaugarriei jarraituta idatzitakoak.

Katalanetik itzulitako testuak Montse Floresen Rif mendietako ura eta Nuria Martíren Traizioa lakuan dira. Fernando Morillo eta Ander Izagirre euskal idazleek idatziko dituzte euskarazko jatorrizko lehen testuak, baina oraindik ez dago horietarako izenburu zehatzik.

Volver