Badubadatzen

“Badu, bada” komiki tailerra

Tailerraren helburua da gazteek euskararen, gure hizkuntzaren, egungo egoeraren gaineko gogoeta egitea, eta, era berean, euren ikuspuntua adieraz dezaten, irudimena garatuz eta sormena era dibertigarrian erabiliz.

Tailerra Pernan Goñik emango du. Pernan Goñi ikusizko istorioen sorkuntzan eta hezkuntzan lan egiten duen artista plastikoa da. Oro har, komikiaren, autoedizioaren eta animazioaren munduan aritzen da. Arte Ederretan lizentziatu zen euskaraz, eta astero komiki-tira bat argitaratzen du Gaur8 argitalpenean. Hezitzaile gisa, Guggenheim Bilbao Museoan, Rekalde aretoan, Oñatiko liburutegian eta Istanbuleko Cervantes Institutuan eman ditu tailerrak. Alokairuan izenburua duen liburua autoeditatu du, eta, bertan, bere komiki guztiak bildu ditu.

Bi saio izango dira, bata martxoaren 22an eta bestea apirilaren 12an.

Volver